phone 944 050 600

bZERO-ri buruz

Enpresen eta bezeroen artean hurbileko harreman iraunkorrak sortzen ditugu

bZERO marketing integral 2004an sortu zen, harreman-marketinaren sektoretik etorritako profesional-talde baten ekimen gisa. Lehen unetik ihes egin nahi izan genuen bezeroentzako arreta-zerbitzu masibo, deslokalizatu eta gizatasunik gabekoetatik, eta bestelako zerbait eskaintzen saiatu ginen. Bezero-esperientzia hurbilago eta lokalizatuago baten aldeko apustua egin genuen orduan eta egiten jarraitzen dugu orain, horretarako Bilboko bihotzean kokatuta. Apustu hori sendotu genuen gure zerbitzuak kontratatzen dituzten enpresen premien araberako lanaz, horiek gure kidetzat jotzen baititugu.

Sinetsi egiten dugu Kalitatea, pertsonalizazioa, giza tratua eta puntako teknologia balio erantsi nagusi dituzten zerbitzuetan sinetsi egiten dugu. Apustu horri esker, gure kideen etengabeko babesa eta sektorearen aintzatespena jaso ditugu. Era berean, gure produktuak hobetuz joan gara, merkatuari gero eta balio erantsi handiagoa eskaintze aldera.

Gure bezeroentzako arreta-zerbitzuek helpdesk zerbitzuen norabidean eboluzionatu dute kasu batzuetan, gure langileen gaikuntza gero eta hobeari eta gure kideen premia guztiak asetzeko dugun irrikari esker. Gainera, gure negozio-eremuak telemarketinera eta prestakuntzara iristen dira, eta prozesu-aholkularitzako lanak egiten ditugu gure jakintza-arlo nagusiarekin, alegia, bezeroaren arretarekin zerikusia duten egitekoetan.

bZEROn taldea garrantzitsua dela badakigu

Gure langileek konpromiso eta eskarmentu handia daukate, eta hori beti baldintzarik onenak izaten ez dituen jarduera batean, zerbitzuen beharrizanak direla-eta. Izan ere, gure langileen txandatze-maila sektoreko txikienetakoa da, eta kontratu mugagabea duten langileen indizeak % 80 gainditzen du. 2004an enpresaren ibilbidea abiarazi genuen langileetako askok jarraitu egiten dugu gaur egun, eta hori nabaritu egiten da gure trebetasunari eta negozioa eta sektorea sakontasunez ezagutzeari dagokionez. Argi daukagu, halaber, gure aktibo nagusia pertsonak, beren ezagutza eta beren konpromisoa direla.

Gure kideei kanal orotako zerbitzua eskaintzeko apustua egin dugu, haien bezeroei eskaintzen dieten esperientziaren koherentzia eta uniformetasuna bermatzeko, eta hala engagement eta fidelizazioaren aldetik irabaz dezaten. Horrez gain, beti bilatzen dugu moduren bat darabilgun informazioari balio erantsi bat emateko, modu horretan gure kideek informazio horri ahalik eta erabilerarik onena eman ahal izan diezaioten. Helburu horiek bete ahal izateko, etengabeko berritze teknologikoko prozesu batean gaude, eta horrek ahalbidetzen gaitu haien premiei aurrea hartzera eta bezeroen eskakizunetan eguneratuta egotera.

Bezero-esperientziaren azken joerak geureganatzen ditugu. Komunikazio-bide berriak ireki behar direla uste dugu, baina oroz gain mezuari eutsita. Gure helburua metodologia eta tresna berritzaileak eskuratzen jarraitzea da, bezeroei gero eta arreta bereizi eta gizatiarragoa eskaini ahal izateko mundu gero eta globalizatu eta inpertsonalago honetan.

Gure taldean sartu nahi duzu?

Gure taldean sartu nahi izateak pozten gaitu, bidali zure hautagaitza eta ahalik eta arinen erantzungo dizugu.

Gurekin lan egiten duten bezeroak

Beralan
Bilbao udala
Bilbao Basket
Canal +
Cebek
Consultec
Universidad de Deusto
Dermitek
El Correo
El Diario Vasco
Eroski Viajes
Forum Sport
Fundación Eroski
Getxolan
Gobierno Vasco
IMQ
Ipar Kutxa
Lanbide
Medical Óptica
Promarsa & asociados
bZERO | bZEROri buruz