phone 944 050 600

bZERO Zerbitzuak

Zure negozioaren beharretara egokitutako zerbitzuak eskaintzen ditugu

Egokitutako zerbitzuak eskaintzen ditugu bZEROn. Bezeroen premiak eta xehetasun guztiak goitik behera aztertzen ditugu edozein proiektu martxan jartzeko. Gure kideei kanal orotako zerbitzua eskaintzeko apustua egin dugu, haien bezeroei eskaintzen dieten esperientziaren koherentzia eta uniformetasuna bermatzeko, eta hala engagement-aren eta fidelizazioaren aldetik irabaz dezaten. Horrez gain, beti bilatzen dugu moduren bat darabilgun informazioari balio erantsi bat emateko, modu horretan gure kideek informazio horri ahalik eta erabilerarik onena eman ahal izan diezaioten. Helburu horiek bete ahal izateko, etengabeko berritze teknologikoko prozesu batean gaude, eta horrek ahalbidetzen gaitu haien premiei aurrea hartzera eta bezeroen eskakizunetan eguneratuta egotera.

Bezero-esperientziaren azken joerak geureganatzen ditugu. Komunikazio-bide berriak ireki daitezkeela uste dugu, baina oroz gain mezuari eutsita. Gure helburua metodologia eta tresna berritzaileak eskuratzen jarraitzea da, bezeroei gero eta arreta bereizi eta gizatiarragoa eskaini ahal izateko mundu gero eta globalizatu eta inpertsonalago honetan.

Contact Center

Osoki kudeatzen ditugu enpresen eta beren bezeroen arteko harremanak, eta esperientzia bakarra, hurbila eta gogobetegarria bermatzen dugu.

Helpdesk

Lehen mailako urrutiko laguntza teknikoa eskaintzen dugu, gure bezeroen beharren neurrira pertsonalizatua.

Telemarketina

Eskarmentu handia dugu emisio-kanpainak abiarazten, intrusiozko hurbilketetatik ihes eginda.

Prestakuntza

Zure eskuetan jartzen dugu harreman-marketinaren inguruan dugun jakintza, zure bezeroen arretarako gaitasunak hobetzera zuzendutako ikastaroen bidez.

Aholkularitza

Bezeroentzako arreta-zerbitzu bat sortu edo dagoeneko daukazun hori kalitatea eta eraginkortasuna irabazteko berrantolatu behar baduzu, guk esango dizugu nola.

Ziur gaude lagun zaitzakegula

Eskaintzen ditugun zerbitzuetako baten gaineko informazioa jaso nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan zalantza gabe.

bZERO | Zerbitzuak bZERO