phone 944 050 600

Aholkularitza

Gure ezagutza zure esku jartzen dugu

Gure prestakuntza-sailaz gain, bZEROn aholkularitzaren bidez jartzen dugu gure ezagutza zure eskuetan. Bezeroentzako arreta-zerbitzu bat sortu edo dagoeneko daukazun hori kalitatea eta eraginkortasuna irabazteko berrantolatu behar baduzu, guk esango dizugu nola.

Hamabi urteko eskarmentua

Sektorean hamabi urteko eskarmentua izateak eta hainbat arrakasta-kasu pilatzeak bermatu egiten du aukerarik onena garela zure bezeroekiko harremanaren kudeaketaz arduratzeko. Alabaina, azpikontratazioa ez badator zure estrategiarekin bat eta zuk zeuk egin nahi baduzu, prozesuan gida zaitzakegu eta hura ahalik eta hobekien abiarazten erakutsi.

Gure aholkularitza-zerbitzuek, hortaz, prozesu-aholkularitzaren norabidea hartzen dute. Uste dugu enpresa batek bere bezeroekin erlazionatzeko jarraitzen dituen estrategia-ildoak bere negozioaren nukleoaren zati direla. Behin horiek ezarrita, gu ardura gaitezke estrategia hori ahalik eta modurik eraginkorrenean gauza dadin laguntzen.

Adituak gara bezeroentzako arreta-zerbitzuak ezartzen, eta lagun diezazukegu kalitatea, efizientzia eta eraginkortasuna bermatuko dituen antolamendu bat zehazten. Zure gidari izango gara prozesuak definitzen, komunikazioak jasotzeko lehenengo scriptak eta gidoiak sortzen eta proiektuaren etekina neurtzeko KPIak ezartzen. Halaber, zure negozioarentzako ahalik eta teknologiarik onena zeureganatzeko orduan gida zaitzakegu.

Zertarako

Zure bezeroei erantzunak ematen hasi beharra daukazu eta ez dakizu nondik hasi?

Gure ezagutza zure eskura jartzen dugu.

Antolakuntzan laguntzen dizugu

Laguntza eman diezazukegu zure bezeroen kontsultez ez gogaitzeko, erreklamazioak jasotzeko prozesu bat bideratzeko eta horiei balioa ateratzen ikasteko, bai ezagutza moduan, bai fidelizatzeko aukera bihurtuta.

Prozezuei buruz aholkularitza

Aholkuak eman diezazkizukegu bezeroentzako arreta-zerbitzuetako taldeak eta prozesuak egituratzeko moduari buruz, zure erantzunek kalitatea eta produktibitatea irabazte aldera.

bZERO contact center

Abantailak

  • Hamabi urteko eskarmentua eta hainbat arrakasta-kasu
  • Prozezu-aholkularitza zerbitzuak.
  • Helburuetara bideratutako ekimenak.

Lagundu zaitzakegu

Zure bezeroenganako arreta zerbitzuaren antolakuntza hobetzen lagundu ahal dizugu, jarri harremanetan gurekin konpromisorik gabe.

bZEROren pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut.

Bezeroak

Caprabo
Alboan
Eroski
BEC
Vocento
Athletic Club Bilbao
bZERO | Aholkularitza