phone 944 050 600

Prestakuntza

Prestakuntza atal bat dugu

Urteetan zehar, bZEROn ezagutza zabala garatu dugu harreman-marketinaren sektorearen inguruan. Ezagutza hori garatu ahal izateko, beharrezkoa izan zen enpresaren barruan prestakuntza-sail bat ezartzea, gure gizataldearen trebakuntza hobetzeaz ardura zedin. Denborarekin erabaki genuen prestakuntza-sail horri balio handiagoa ematea eta haren zerbitzuak kanpoan ere eskaintzea.

Prestakuntza aurrez aurre edota urrutitik

Gure prestakuntza-sailak zure eskura ipintzen du harreman-marketinaren inguruan dugun ezagutza, eta bezeroen arretan dituzun trebetasunak eta zure lanean ahalik eta eraginkorrena izatea ahalbidetzen dizuten zeharkako gaitasunak hobetzera bideratutako ikastaroak prestatzen ditu. Erreklamazioen trataera, gatazken kudeaketa, negoziazioa, fidelizazioa edo salmentak dira zure eskura jartzen ditugun esperientzia-alorretako batzuk.

Prestakuntza horiek aurrera eraman ahal izateko, ezagutza eta eskarmentu handiko gizataldea daukagu, eta gai da irakaspenak bertan nahiz urrutitik gauzatzeko. Gure profesionalek prestatutako hainbat eta hainbat materialekin osatzen dugu prestakuntza-eskaintza hau.

Zertarako

Bezeroak egoki ez tratatzeagatik zure enpresas aukerak galtzen dituela sentitzen duzu?

Guk lagun diezazukegu zure taldearen trebetasunak hobetzen.

Zure taldearen komunikazio, negoziazio edo gatazka-kudeaketa gaitasunak hobe daitezkeela ikusten duzu?

Adituak gara pertsonen gaitasun horiek hobetzen, eta, era berean, gure sektoreko bestelako ezagutza espezifikoagoak ipintzen ditugu zure eskura, esaterako erreklamazioen kudeaketa, leialtzea eta salmenta.

Gure prestakuntza-eskaintza zure beharretara egokitzen dugu

Zure erakundearen denboretara eta tokietara moldatzen gara haren produktibitatea arriskuan ez jartzeko.

bZERO formacion

Abantailak

  • Harreman-marketinaren sekorearen inguruko ezagutza zabala.
  • Barru eta kanpo prestakuntza saila.
  • Egokitutako ikastaroak.
  • Gure langileek landutako materialak.

Zure erakundearen prestakuntza hobetzen langundu dezakegula uste duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan

Gure prestakuntza zerbitzuei buruzko informazio gehiago eskatu.

bZEROren pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut.

Bezeroak

Caprabo
Alboan
Eroski
BEC
Vocento
Athletic Club Bilbao
bZERO | Prestakuntza