phone 944 050 600

Contact Center

Esperientzia paregabea, hurbila eta gogobetegarria bermatzen dugu

bZEROn adituak gara hirugarrenei zuzendutako Contact Center-ak ezartzen eta kudeatzen. Gure kideek eskatzen digutenaren arabera egiten dugu lan, beren bezeroekin duten harremana eta salmentaz ondoko zerbitzua osoki kudeatuz, eta esperientzia paregabea, hurbila eta gogobetegarria bermatzen dugu. Gure eskaintza erabat pertsonalizatzen eta zure beharretara egokitzen dugu, eta beharrezko baliabide teknologiko eta pertsona guztiak aktibatzen ditugu hura martxan jarri ahal izateko. Zurekin lan egiten hastean zure taldeko kide izan nahi izaten dugu; zure bezeroak gure bezero bihurtzen dira.

Zerbitzuak eta teknologia

CTI teknologia puntakoena (ahotsaren eta datuen integrazioa) baliatzen dugu, eta horrek kanal orotako estrategia geureganatzeko bidea ematen digu. Estrategia hori, hain zuzen, lotuta dago gure balio nagusiarekin; izan ere,  mezu bakar eta pertsonalizatu bat eskaintzen dugu bezeroek gurekin harremanetan jartzeko hautatzen duten kanal guztietan.

Urteetan zehar esperientzia zabala garatu dugu bezeroekiko harremanarekin zerikusia duten alderdi guztiak kudeatzen, eta erreklamazioak tratatzen espezializatu gara. Sakonki dakigu nola bihurtu erreklamazioak aukera, bezeroekiko harremana sendotzeko eta modu horretan markarekiko fideltasuna sustatzeko helburuz.

Zerbitzu horien adibiderik garbiena kontsumitzaileei, harpidedunei, herritarrei edo bezeroei zuzendutako arreta pertsonalizatua da. Edozein komunikazio-bidetatik iritsitako erreklamazio, iradokizun, informazio-eskaera eta gorabehera guztiei erantzuten diegu, eta kontaktu bakoitzari irtenbide pertsonalizatua ematen diogu. Kasu guztietan metrikak aplikatzen dizkiegu komunikazioei, bezeroek esandakoaren arabera eskaintzen ditugun produktuak eta zerbitzuak etengabe hobetzeko bidea emango digun ezagutza sortzearren.

Zertarako

Bezeroekin dituzun harreman guztiak kudeatzen ditugu

Zure bezeroekiko elkarrekintza guztiak kudeatzeaz arduratzen gara, zure negozioaren nukleoan kontzentratu ahal izan zaitezen.

Erreklamazioak aukera bihurtzen ditugu

Erreklamazioak leialtze-aukera bilaka ditzakegu; bihur itzazu pozik ez dauden bezeroak bezero preskriptore.

Zure negozioa konplexua da eta neurrira egindako zerbitzu bat behar duzu?

Gu gara erantzuna! Ez zaigu zure tamaina edo sektorea axola; zure beharretara egokitzen gara eta esperientzia bakar eta pertsonalizatua eskaintzen diogu zure bezero bakoitzari.

Atera iezaiozu ahalik eta onurarik handiena zuren bezeroen ahotsari

Eskaintzen dizuten informazioa jasotzeaz arduratzen gara, hura prozesatzen dugu eta beharrezko duzun ezagutza bihurtzen dugu.

bZERO contact center

Abantailak

  • Erreklamazio, iradokizun, informazio eskaera eta gertakari guztei erantzuna ematen diegu.
  • Edozein komunikazio kanal kudeatzeko gaitasuna dugu.
  • Neurrira jositako konponbideak antolatzen ditugu.
  • Harreman guztiak neurtu eta aztertzen ditugu etengabeko hobekuntza prozesu bat sustatzeko.

Lagun zaitzakegu

Contact Center zerbitzuari buruzko informazio gehiago eskatu.

bZEROren pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut.

Bezeroak

Caprabo
Alboan
Eroski
BEC
Vocento
Athletic Club Bilbao
bZERO | Contact Center