phone 944 050 600

Telemarketina

Salmenta eta marketina helburu duten emisio-kanpainak abiarazten ditugu

bZEROn eskarmentu handia dugu emisio-kanpainak abiarazten, eta arrakasta-indize bikainak erdietsi ditugu horietan. Konpromiso zorrotza daukagu gure proposamenen zintzotasunarekin, intrusiozko hurbilketetatik ihes egiten dugu eraginik gabekotzat jotzen ditugulako eta win-win filosofian sinesten dugu, bai gure kideentzat eta bai haien bezeroentzat.

Kanal orotako zerbitzua

Salmentan nahiz marketin-jarduera paraleloetan ardaztutako emisio-kanpainak abiarazten ditugu eskuarki. Merkaturatzea, merkatu-azterketak gauzatzea, gogobetetasun-inkestak egitea, merkataritza-hitzorduak eta bestelako ekitaldiak adostea, bezeroak berreskuratzea eta datu-baseak gaitzea dira negozio-alor honetan eskaintzen ditugun zerbitzu nagusiak. Gure eskaintza, gainera, kanal orotakoa da erabat, eta horrela ahaleginak dibertsifika ditzakegu kanpaina bakoitzean, aldi berean hainbat kanal erabiltzearen bidez: telefonoa, posta elektronikoa, sare sozialak, sms mezuak, etab.

Zeregin horiek arrakasta-bermerik handienarekin gauzatu ahal izateko, prestakuntza eta eskarmentu handiko lantaldea ipintzen dugu zure eskura. Azkenik, CTI teknologia puntakoena (ahotsaren eta datuen integrazioa) baliatzen dugu balizko bezeroen eta erabiltzaileen elkarrekintza guztiak erregistratzeko, zure CMI-a ahalik eta gehien aberasteko helburuz.

Zertarako

Beharrezkoa duzu zure bezeroek zer pentsatzen duten jakitea edo merkatu-azterketa bat egin nahi duzu bezero potentzial berrien bila?

Utz ezazu gure esku eta jasotako datuak beharrezko duzun ezagutzan bihurtuko ditugu.

Utzi gure esku bezero potentzialen bilaketa

Zure bezero potentzialekiko lehen harremana egiteaz ardura gaitezke, modu horretan haietako bakoitza lokalizatzeko prozesu nekeza aurrez dezazun. Ondoren, zure lantalde komertziala salmenta burutzen kontzentratu ahalko da.

Langileak faltan?

Ez baduzu nahikoa langile zure produktuak urrutitik merkaturatzeko, geure esperientzia handiko telemarketin-lantaldea eta bere kanal orotako baliabideak zure eskuetan jarriko ditugu.

bZERO telemarketing

Abantailak

  • Eskarmentu handia eta arrakasta-indize bikainak.
  • Salmentan nahiz marketin-jarduera paraleloetan ardaztutako emisio-kanpainak.
  • Kanal orotako zerbitzuak.
  • Bezero potentzialekin izandako elkarrekintza guztiak erregistratzen dira.

Gure Telemarketin zerbitzuan interesatuta zaude?

Gure Telemarketin zerbitzuei buruzko informazio gehiago eskatu.

bZEROren pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut.

Bezeroak

Caprabo
Alboan
Eroski
BEC
Vocento
Athletic Club Bilbao
bZERO | Telemarketina