phone 944 050 600

Helpdesk

Lehen mailako urrutiko laguntza teknikoa eskaintzen dugu

bZEROn lehen mailako Helpdesk zerbitzuak eskaintzen ditugu, gure kideen beharren neurrira pertsonalizatuak. Gauza gara lehen mailako urrutiko laguntza teknikoa eskaintzeko, eta horregatik lortzen dugu erabiltzaileen gorabeheren ehuneko handi bat lehen harremanean konpontzea, lantalde teknikoa aktibatu behar izanik gabe. Sektorearen eta produktuaren arabera, gorabeherak lehen harremanean konpontzeak bide eman dezake kasuen % 90 behar bezala ebazteko.

Modu horretan, erraztasunak ematen dizkizugu hobekien dakizun horretan kontzentratzeko, hots, kalitate handiko produktuen eta zerbitzuen lanketan, eta gu gainerakoaz arduratuko gara, erabiltzaileari arreta bikaina emanez.

Neurrira egindako zerbitzua

Guk emandako helpdesk zerbitzuen konplexutasun-maila zure premien arabera aldatzen da. Horietako bakoitza pertsonalizatzen eta egokitzen dugu, zure erakundeari zure know-how delakoarekin lotura zuzena ez duten eta balio erantsia eskaintzen ez duten jardueren zama kentzeko. Konplexutasun handiko jarduerak gauzatzen ditugu, hala nola bezeroei online dendetako erosketa-prozesuetan lagundu, haien ekipamenduak eta aplikazioak urrutitik aztertu edo zerbitzari-plataformak konfiguratu eta kudeatu ere. Muga-lerroa zerbitzu bakoitza zehaztean ezartzen da.

Puntako teknologia

Jarduera hori bermez gauzatu ahal izateko, CTI (ahotsaren eta datuen integrazioa) eta ticketing teknologia puntakoena baliatzen dugu. Teknologia horrek aukera ematen digu kanal orotako estrategia gauzatzeko eta telefono, posta elektroniko, txat, sare sozial eta abarren bidez jasotako gorabeherez arduratzeko, bai eta horietako bakoitzaren ebazpen-prozesuaren historia zehatza eramateko ere. Gure lantalde teknikoa zure eskuetan ipintzen dugu gure aplikazioak eta erabiltzen dituzun CMI eta ticketing lanabesak elkarri lotzeko, eta hala bermatzen dugu jasotako informazio guztia erabil daitekeela zure produktuen eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko.

Zertarako

Zure erabiltzaileen gorabeherei erantzuteak gainditu egiten zaitu?

Utz iezaguzu zure lehen mailako arreta-zentro izaten eta benetako arazoak erabilera-akatsetatik bereizten.

Prestakuntza eta konponbideak batera

Zure erabiltzaileei prestakuntza ematen diegu haien gorabeherez arduratzen garen heinean; zure zerbitzuak ahalik eta hobekien baliatzen erakuts diezaiekegu.

Arreta pertsonalizatua eta kanal orotakoa ematen dugu erabat

Zure erabiltzaileei nahi duten tokian, unean eta moduan erantzuten diegu, eta erantzunik onena eskaintzen diegu beti zure izenean.

bZERO help desk

Abantailak

  • Lehen mailako zerbitzu tekniko pertsonalizatua ematen dugu.
  • Talde teknikoaren laguntzarik gabe konpontzen ditugu hainbat gorabehera.
  • Zure zerbitzuen neurrira antolatutako laguntza.
  • Kanal orotako azpiegitura gorabehera guztiak kudeatzeko.

Gehiago jakin nahi duzu? Gurekin hitz egin

Helpdesk zerbitzuei buruz informazio gehiago eskatu.

bZEROren pribatutasun politika irakurri eta onartzen dut.

Bezeroak

Caprabo
Alboan
Eroski
BEC
Vocento
Athletic Club Bilbao
bZERO | Helpdesk